CROPS4LIFE Carbon Removal governance Outline and Periurban agricultura for Sustainable food system (LIFE22-GIC-ES-CROPS4LIFE) Europar Batasuneko LIFE programak kofinantziatutako ekimen pilotu bat da. Bere helburua tokiko nekazaritza- eta elikadura-sistemaren ingurumen-aztarna murriztea da, produktu agroekologikoen ekoizpen eta kontsumorako kate labur bat sortuz. proyecto-life-europeo2

PROIEKTUAREN OSAGAIAK

crops4life

HELBURU OROKORRA

Tokiko elikagai freskoen ekoizpena handitzea, nekazaritza birsortzaileko praktikak erabiliz , eta elikagai horiek tokian bertan kontsumitzen direla bermatuz. Horrela, nekazaritza-elikadura sistemaren karbono-aztarna murriztu lurzoruaren osasuna hobetu, biodibertsitatea sustatu eta sozialki justua eta ekonomikoki bideragarria den eredua bultzatu nahi da.

HELBURU ZEHATZAK

Ereduaren bideragarritasuna

Nekazaritza birsortzaileko eta tokiko ekoizpeneko ereduak ekonomikoki eta sozialki bideragarriak izanda daitezkeela frogatzea.

Belaunaldi-erreleboa

Belaunaldi-erreleboa erraztea eta eragile berrien sarrera sustatzea nekazaritza sektorean, laguntza, prestakuntza eta lursail erabilgarrien erabileraren bidez.

Ezagutzaren transferentzia

Ezagutza tekniko-zientifiko erabilgarri eta datu enpirikoak sortzea (ekoizpena ingurumen -inpaktua, errentagarritasuna), eredu beste lurralde batzuetan errepikatu, eskalatu edo egokitu ahal izateko.

Tokiko kontsumoa

Tokiko biztanleen elikadura-ohiturak hurbileko, jasangarri eta trabagarriko produktuetara aldatzea.

Deskarbonizazioa

Tokiko nekazaritza-elikadura sistema deskarbonizatzen laguntzea, nekazaritza birsortzaileren, lurzoruaren karbono-hustugiaren eta garraioaren murrizketaren bidez.

BALIO GEHIGARRIA ETA PILOTUAREN BERRIKUNTZA

Ekoizpen ekologikoa, justizia soziala, berrikuntza, gobernantza eta kontsumo kontzientea eskema integratu bakarrean bateratzen ditu.

Nekazaritza-erdu alternatibo errealista eta errepikagarria eskaintzen du, gaur egungo erronka klimatiko, ingurumeneko eta sozialekin bat datorrena, eta gero eta garrantzi handiagoa duten merkatu-nitxo eta tokiko eskarietako egokitua.

“Laborategi bizia· gisa jarduten du: ez du soilik elikagaiak ekoizten, baizik eta datuak ikaskuntza, komunitatea eta araudi-aldaketak ere sortzen ditu.

MARKO ESTRATEGIKOA

CROPS4LIFE Gasteizko Elikadura Estrategikoan zehaztutako hainbat ardatz bateratzen ditu: ekoizpen jasangarria, tokiko kontsumoa, ekintzailetza, gobernantza parte-hartzailea, elikadura-subiranotasuna eta ingurmen-mitigazioa. Horrela, ez ditu soilik estrategiaren helburuak betetzen, baizik eta horiek gauzatzen ditu eskalatu daitekeen proiektu pilotu baten bidez -lurraldeko elikadura-sistema nolakoa izan daitekeen erakusten duen “bizidun erakusketa” bat-.

Horri esker, CROPS4LIFEk funtsezko rola izan dezake Gasteizko elikadura-eredu justuago, erresilienteago, ekologikoago eta herritarrengandik hurbilago baterako trantsizioan.

Gainera,CROPS4LIFEk berrikuntza-eta erakustaldi-proiektu gisa jarduten du, ekoizpenaren esparru (nekazaritza ekologikoa eta birsortzailea) digitalizazio (gobernantza-plataforma), politika publikoa(ebidentzia eta gomendioak) eta sare sozioekonomikoa (ekintzailetza, belaunaldi-erreleboa eta tokiko merkaturatzea) lotuz. Hori dela eta, ekarpen praktiko eta estrategikoa egiten dio Euskal Autonomia Erkidegoko elikadura-sistema modernizatzeko, deskarbonizatzeko eta gaztetzeko helburuei.

MERKATURATZE KANALAK

aleko market

CROPS4LIFE proiektuan sortutako lineako merkaturatze-kanala da, bizikleta bidezko banaketa erabiltzen duena etxez etxeko entregak egiteko. ALEKOren merkaturatze-kanal Nagusia da.

BASALDEA LURSAILAREN SALMENTA

Basaldea Nekazaritza Ekologikoko Enpresa Zentroan, lursailean bertan merkaturatzeko aukera dago (astean egun batean), baita eskaera partikularretako hozkailu-ganberak erabiltzeko aukera ere.

SANTA BARBARA MERKATUA

Udalak kudeatzen dituen merkatuetan salmenta zuzena egiteko aukera dago. Elikagai-salmenta ibiltarirako baimena lortzeko deialdia urte osoan irekita dago.

ARABAZKI EKOIZTEGIA

Ziurtagiri ekologikoa duten eta Bionekazaritza elkarteko kide diren proiektuek Arabarazki ekonomatoa eskura izango dute. Ekonomato honek hamabostaldiko eskaera-zikloen bidez funtzionatzen du, lineako plataforma baten bidez. Proiektuak Bionekazaritzaren lokalean jasotzen dira (Judimendi auzoa), elikadura eta pertsonen arteko harremanak zaintzen diren espazio komunitario batean.

BIOALAI KOOPERATIBA

Bioalai kontsumo-kooperatiba bat da, nekazaritza ekologikoarekin, ekoizpen jasangarriarekin eta komunitate-lankidetzarekin konprometitua. Elkartearekin harremanetan jartzeko eta beren saltokietan merkaturatzeko aukera dago.

URBIDE SASKIAK

Urbide Saskiak tokiko banaketa proiektua da, nekazaritza ekologiko, fresko eta hurbileko proiektoretara iristea errazten duena, etxeetara edo komunitateko jasotze-puntuetara saskiak banatuz. Enpresarekin harreman zuzena egiteko eta ekoizpena txertatzeko aukera dago.