NEKAZARITZA TEST GUNEA Gasteizko ALEKO Espazio Test Agrarioa lehen sektorean txeratzeko laguntza-programa bat da, agroekologian lan egin nahi duten pertsonei zuzendua.
Ekoizpen eredu birsortzaile desberdinen inguruko prestakuntza terioko-praktikoko ibilbide bat eskaintzen du, eta prestakuntza amaitu ondoren urtebeteko laguntza eta jarraipena ematen da, nekazaritzako enplegurako lehen urratsetan laguntzeko. ALEKO Espazio Test Agrarioaren Sarearen (RETA) parte da, nekazaritza sektorean belaunaldi-erreleborako egungo laguntza politikak eraldatu nahi dituen elkarte bat, landa eremu bizia, dinamikoa eta jasangarria sustatzeko helburuarekin.
agricultura-regenerativa
ALEKO NEKAZARITZA TEST GUNEA

ALEKO nekazaritza test gunea Gasteiz inguruko hainbat lursailek osatzen dute. Bertan, prestakuntza eskaintzen da eta enpresa-praktikak egiteko aukera ematen da.

Monasteriogurenen kokatutako lurzatietan ekoizpen eredu birsortzaile desberdinak garatzeko espazioak daude; eta Basaldea udal enpresa-zentroa kokatutako lursail pilotu bat ere badago, baratzaintzat biointentsiboko proiektuetarako.

Horrez gain, lurraldeko ekoizleen beste lursail batzuk ere gehitu izan ahal izango dira, proiektuaren esku aldi baterako jartzen badira.

ALEKO MONASTERIOGUREN

Monasteriogurengo test guneak hainbat agroekosistema garatzeko nekazaritza-lursailak ditu -baratzezaintza, frutagintza, laborantza estentsiboak, lehorreko laboreak, basogintza eta abeltzaintza dibertsifikatua-, ikuspegi agroekologiko batetik eta nekazaritza birsortzaileko tekniketan oinarrituta.

Sustraiak Habitat Design kooperatibak kudeatzen du gune hau, eta agroekosistema horiei lotutako prestakuntza eskaintzen du bertan.

Laborantzarako lursailek guztira 18,5 hektarea hartzen dituzte, eta udal titulartasuneko 40 hektareako mendi-eremuarekin osatzen dira.

ALEKO NEKAZARITZA TEST GUNEA

ALEKO BASALDEA

Lursaila Basaldea nekazaritza agroekologikoko udal enpresa-zentroan dago, Zadorra ibaiaren ondoan eta Eraztun Berdearen barruan. 10 lurzatiak, haztegiaren gainerako lursailek bezala, nekazaritza ekologikoaren ziurtagiria dauka.

ALEKO Elkartea da lurzati honen kudeaketaren arduraduna, Nekazaritza Test Guneko proiektu pilotu gisa.

PRESTAKUNTZA ETA GIDARITZA
PRESTAKUNTZA

6 agroekosistema birsortzaile ezagutu eta landuko dituzu: baratzezaintza (biointentsiboa eta estentsiboa ) lehorreko nekazaritza estentsiboa, frutagintza, abeltzaintza dibertsifikatua eta silbopastoralismoaren bidezko baso-kudeaketa.

PRAKTIKAK

Prestakuntza amaitu ondoren, lau hilabetez enpresa-praktiken bidez proiektu profesional batean integratzeko aukera izango duzu.

PROFESIONALIZAZIOA

Profesionalizaziorako jauzia egiteko etapa da. Zure proiektu propioa -banaka edo kolektiboan- martxan jartzeko edo nekazaritza-enpresa batean integratzeko aholkularitza eta laguntza jasoko dituzu.

x PRESTAKUNTZA ETA GIDARITZA

BIDEA

PROGRAMREN 3 FASEAK

📍Olarizuko Etxealdea

1. Fasea: Prestakuntza Teoriko-Praktikoa

Fase honen helburu nagusia ekoizpen agro-abeltzantza birsortzailean, nekazaritza-enpresen kudeaketa ekonomikoan eta lankidetza-lanean oinarrizko ezagutzak eskuratzea da.

Fase hau bakoitzeko klima- eta espazio-baldintzetara egokituko da, ikasgela saioak eta landa-lana txandakatuz.

Prestakuntza hau Gasteizko Udalaren prestakuntza-programaren barruan eskaintzen den ikastaro bat da.

2. Fasea: Jardueraren Testa

2.fasea lau hilabeteko praktikaldia da, ekoizpen birsortzailean oinarritutako enpresetan egiten dena, eta tester pertsonari proiektu profesional batean integratzeko aukera emango dio.

Fase hau Basaldeako edo Monasteriogurengo ALEKO lursailetan egin ahal izango da, baita hirugarren nekazaritza-independente batean ere.

Lege-esparrua Gasteizko Udalaren prestakuntza-programaren bidez mantenduko da.

🌱 ALEKO Basaldea eta Monasteriogurengo lursailak

3. Fasea: Profesionalización

Ibilbidearen azken etapa da, eta jarduera profesionalerako urratsa markatzen du. 2. Fasearen ondoren, parte-hartzaile bakoitzak erabakiko du bere proiektua abian jartzea, nekazaritzako enplegua bilatzea edo prozesua uztea.

Zure proiektua baliabide propioekin martxan jartzea erabakitzen baduzu -lursaila, tresnak eta azpiegitura barne -, urtebetez talde mentorearen laguntza puntuala izango duzu sortzen diren zalantzak argitzeko.

Kontsultatu Basaldeako udal haztegian baratzezaintzako dauden lur sail erabilgarriak, baita Monasteriogurenen beste agroekosistima batzuetarako dauden lursailak ere.

📍 Lur sail erabilgarriak Basaldean

2026KO PROMOZIOA

EGUTEGIA ETA ANTOLAKETA

KLASE TEORIKOAK

Olarizu Etxaldea
Olarizuko Lorategi Botanikoa

KLASE PRAKTIKOAK

ALEKO Basaldea eta ALEKO Monasterioguren
Baratzezaintzako udal enpresa-zentroa

2. modulua

9:00 – 13:00
Astelehenetik Ostiralera
Soilik Kooperatiba

gainerako moduluak

8:30 – 13:30
Astelehenetik Ostiralera
Sustraiak Habitat Design

BERRAZKO PRESTAKUNTZA

MODULUAK ETA EDUKIAK

466

IRAKASORDU

Nekazaritza birsortzailearen oinarriak 28 ordu

ohiko galderak

BADAGO BEKARIK EDO DIRULAGUNTZARIK?

Gaur egun ez dago beken edo bestelako laguntzen bidez inolako ordainsaririk estaltzeko funtsik.

BEHARREZKOA AL DA AUTONOMO GISA ALTA EMATEA EDO SOZIETATE BAT SORTZEA ENPRESA-PRAKTIKOAK EGITEKO?

3.fasean bakarrik eman beharko da alta EJZn (Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan) dagokion epigrafean, autonomo gisa edo dagokion sozietatearen bidez.

BADAGO KONPENTSAZIORIK ENPRESA-PRAKTIKETAN ZEHAR MERKATURATUTAKO EKOIZPENAGATIK?

Ez.

ZER KONPROMISO HARTZEN DITUT PROIEKTU HONETAN PARTE HARTZEAN?

  • Landuko diren agroekosistema guztiei buruzko prestakuntza-ibilbidea jarraitzeko konpromisoa, ikastaroaren gutxienez %80ko asistentzia bermatuz.
  • ALEKO Nekazaritza Test Guneko ekoizpen-espazioaren oinarrian dauden nekazaritza eta abeltzaintza birsortzaileko teknikak errespetatzea. Besteak beste, keyline edo lerro giltzarria, agrobasogintza eta ekoizpen dibertsifikatua. 
  • Nekazaritza Test Guneetan antolatutako ekitaldi eta jardunaldietan parte hartzeko prestasuna izatea.

KONTAKTU FORMULARIOA